16 Eta erran cioen Coreri: Biharco egunean xutic eman çaizte Jaunaren aitzinean, çu eta çure bilduma gucia alde batetic, eta Aaron bercetic berezqui.
17 Har çatzue bakotchac çuen isensunciac, eta isensua hequietan eçar çaçue, Jaunari escaincen dioçuela berrehun eta berrogoi eta hamar isensunci: Aaronec ere iduc beça bere isensuncia.
18 Hori eguin çutenean, Moisen eta Aaronen aitzinean,
19 Eta populu gucia bilaraci çuten ondoan hequien parrera tabernacle-sarcera, Jaunaren gloria orori aguertu cen.
20 Eta Jauna minçaturic Moisi eta Aaroni, erran cioten:
21 Bazter çaitezte bilku horren erditic, guciac xahu detzadan orai berean.
22 Moise eta Aaron ahuspez erori ciren, eta erran çuten: Haragui gucico izpirituen Jainco guciz hazcarra, batec bekatu eguinic, guciei jaçarrico othe diote çure hasarreac?