2 Jaiqui ciren Moisen contra, eta hequiequin Israelgo semeetaric berce berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon sinagogaco handietaric, eta ceinac batzarreco egunetan beren icenez deitzen baitziren.
3 Eta Moisi eta Aaroni buruz jarri cirenean erran cioeten: Asqui içan bequiçue, ceren den saindu oste gucia, eta hequiequin baita Jauna. Certaco alchatzen çarete Jaunaren populuaren gainera?
4 Hori adituric, Moise erori cen ahuspez lurrera:
5 Eta erran cioeten Coreri eta oste guciari: Bihar goicean Jaunac eçagutaracico du cein diren harenac, eta sainduac bere gana bilduco ditu: eta hautatu dituqueenac hurbilduco çaizco hari.
6 Hau eguiçue beraz: bakotchac bere isensuncia har beça, çuc, Core, eta çurequilaco guciec:
7 Eta bihar sua harturic, usain onac gainera ematzue Jaunaren aitzinean: eta ceina içanen baita hautatua, hura bera daiteque saindu. Lebiren semeac, gora hari çarete.
8 Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac: