24 Mana çoçu populu guciari bazter dadien Coreren, Dathanen eta Abironen olhetaric.
25 Eta Moise xutitu cen eta goan cen Dathanen eta Abironen gana: eta Israelgo çaharrenac jarraiquitzen citzaizquiolaric,
26 Osteari erran çuen: Guibela çaitezte guiçon gaixto horien olhetaric, eta berautzue uqui horien gaucetaric, beldurrez-eta sarthuac içan çaitezten horien bekatuetan.
27 Eta inguruan guibelatu cirenean hequien olhetaric, Dathan eta Abiron atheratuac xutic çauden beren campetaco sarcean beren emazteequin eta haurrequin, eta beren lagun guciequin.
28 Eta Moisec erran çuen: Huntan jaquinen duçue Jaunac igorri nauela ni ikusten ditutzuen gucien eguitera, eta ez ditudala ene burutaric atheratu.
29 Guiçonen ohico heriotzez hilcen badira hauquiec, eta heldu baçaiote berceei ethorcen ohi çaioten içurri bat, ez nau Jaunac igorri ni:
30 Bainan baldin sendagail berri batez Jaunac eguiten badu lurrac idec deçan bere ahoa eta irets detzan hauquiec eta hauquienac diren guciac, eta biciric jausten badira ifernura, jaquinen duçue burhoztatu dutela Jauna.