30 Bainan baldin sendagail berri batez Jaunac eguiten badu lurrac idec deçan bere ahoa eta irets detzan hauquiec eta hauquienac diren guciac, eta biciric jausten badira ifernura, jaquinen duçue burhoztatu dutela Jauna.
31 Beraz solasetic baratu cen beçain sarri, lurra urratu cen hequien oinen azpian;
32 Eta ahoa idequiric, iretsi cituen hequiec beren olha eta pusca guciequin.
33 Eta lurrac estaliric, bici-biciac jautsi ciren ifernura, eta galdu ciren ostearen erditic.
34 Eta Israel gucia, inguruan xutic çagoena, galcen hari cirenen marrascara, ihesari eman cen, cioelaric: Ez ahal gaitu gu ere lurrac iretsico.
35 Hambatequin, su batec, Jaunaren ganic ilkiric, hil cituen isensua escaincen çuten berrehun eta berrogoi eta hamar guiçonac.
36 Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: