6 Hau eguiçue beraz: bakotchac bere isensuncia har beça, çuc, Core, eta çurequilaco guciec:
7 Eta bihar sua harturic, usain onac gainera ematzue Jaunaren aitzinean: eta ceina içanen baita hautatua, hura bera daiteque saindu. Lebiren semeac, gora hari çarete.
8 Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac:
9 Guti othe çaitzue Israelgo Jaincoac çuec populu gucitic bereci içatea, eta berari batu içatea bere tabernacleco eguimbideetan cerbitzatzeco, populuaren bilkuaren aitzinean egoteco, eta Jaunaren cerbitzua eguiteco?
10 Hortaco bere gana hurbilaraci othe çaituzte, çu, eta Lebiren seme anaia guciac, apheztasuna ere escuperatzecotzat,
11 Eta çure bilduma gucia jar dadiençat Jaunaren contra? Cer da ecen Aaron, horren contra erauns deçaçuençat?
12 Moisec igorri çuen beraz Eliaben semeen, Dathanen eta Abironen deitzera. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez gare ethorrico.