14 Israelgo semeec botu ariaz niri emanen darotetan gucia çurea da.
15 Edocein haraguiren sabeletic lehenic ilkitzen den cein-nahi, Jaunari escaincen diotena, içan dadien guiçonetaric edo aciendetaric, çure çuceneco içanen da: haletan bizquitartean non guiçonaren lehen-sorthuarençat onhetsico baituçu balioa, eta berrerosaraciren baitituçu lohi diren abere guciac,
16 Ceinen berrerospena eguinen baita hilabethe baten buruan borz siclo cilharrezcoz, sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.
17 Bainan ez dituçu berrerosaracico behiaren, ardiaren eta ahunçaren lehen-sorthuac, Jaunari sainduetsiac çaicozcoelacotz. Bakarric, aldare gainean hequien odola ixurico duçu, eta Jaunari usain guciz onetan erreco dituçu bilgorrac.
18 Haraguiac ordean çuretzat erorico dira; hala nola bulhar-arte consecratua eta escuineco sorbalda, çureac dira.
19 Sainduteguico picain guciac, Israelgo semeec Jaunari escaincen diozcatenac, eman darozquitzuet çuri eta çure seme-alabei, bethico çucenetan. Gatz-patua behin-bethiracoa da Jaunaren aitzinean çuretzat eta çure semeençat.
20 Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Israelgo semeen lurrean etzarete deuseren jabe içanen, eta hequien artean ez duçue çathiric içanen: ni naiz çure çathia eta ondoretasuna Israelgo semeen erdian.