18 Haraguiac ordean çuretzat erorico dira; hala nola bulhar-arte consecratua eta escuineco sorbalda, çureac dira.
19 Sainduteguico picain guciac, Israelgo semeec Jaunari escaincen diozcatenac, eman darozquitzuet çuri eta çure seme-alabei, bethico çucenetan. Gatz-patua behin-bethiracoa da Jaunaren aitzinean çuretzat eta çure semeençat.
20 Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Israelgo semeen lurrean etzarete deuseren jabe içanen, eta hequien artean ez duçue çathiric içanen: ni naiz çure çathia eta ondoretasuna Israelgo semeen erdian.
21 Lebiren semeei ordean berençat eman diozcatet Israelgo hamarren guciac, batasuneco tabernaclean eguiten darotedan cerbitzuaren sari;
22 Israelgo semeac ez ditecen guehiago tabernacleari hurbil, eta ez deçaten eguin herioa dakarquen bekatua;
23 Bainan Lebiren semeec bakarric cerbitza neçaten tabernaclean, eta egar detzazten populuaren bekatuac: legue hori bethicotzat içanen da çuen ondocoetan. Ez dira berme deuseren jabe içanen;
24 Asquico içanen çaizcote hamarrenac, ceinac hequien behar eta premietaco bereci baititut.