24 Asquico içanen çaizcote hamarrenac, ceinac hequien behar eta premietaco bereci baititut.
25 Eta Jauna hunela minçatu cen Moisi:
26 Lebitarrei mana çoçute eta erran: Israelgo semeen escutic hartuco ditutzuenean nic çuei emanicaco hamarrenac, hequien picainac escainico diozquitzue Jaunari, erran nahi da hamarrenen hamargarrena,
27 Hala larrainetaco nola lacoetaco picainçat iduquiac içan daquitzuençat;
28 Eta hartuco ditutzuen gauça gucien picainac escain çotzuete Jaunari, eta Aaron apheçari emotzuete.
29 Hamarrenetaric escainico ditutzuen guciac, eta Jaunari emaitzatzat berecico ditutzuenac, içanen dira hoberen-hoberenac eta hautac.
30 Erranen dioçute oraino: Baldin hamarrenetaric escaincen badituçue cer-ere baita ederrenic eta hoberenic, iduquia içanen çaitzue picainac larrainetic eta lacotic eman bacinituzte beçala: