6 Nic eman darozquitzuet çuen anaia lebitarrac Israelgo semeen erditic, eta emaitzetan eman diozcat Jaunari, haren tabernacleco eguitecoetan cerbitza ditecençat.
7 Ordean çuc eta çure semeec beguira çaçue çuen apheztasuna: eta aldareco cerbitzuari dagozquioten guciac, eta belaz barnean direnac, aphecen escuz xuxendu beharco dira; baldin edocein arrotz hurbil baledi, hila içan bedi.
8 Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Huna non eman darotzudan ene picainen çaimpena. Israelgo semeec sainduesten dituzten guciac eman darozquitzuet çuri eta çure semeei apheztasuneco cargua gatic bethico çucenetan.
9 Hautchec beraz hartuco dituçu sainduetsiac diren eta Jaunari escainiac direnetaric. Edocein escainça eta sacrificio, eta edocein gauça bekatuaren gatic eta hobenaren gatic niri bihurcen dena, eta sainduren saindu erorcen, çu. rea içanen da eta çure semeena.
10 Sainduteguian janen duçu: bakarric guiçonquiec janen dute hartaric, çuretzat delacotz berecia.
11 Bainan Israelgo semeec botuz eman eta escaini picainac eman darozquitzuet çuri eta çure seme alabei bethico çucenetan: çure etchecoric xahu denac jan beça hequietaric.
12 Hoberen den gucia oliotic, eta arnotic, eta oguitic, picainetaco Jaunari escaincen den gucia, çuri eman darotzut.