9 Hautchec beraz hartuco dituçu sainduetsiac diren eta Jaunari escainiac direnetaric. Edocein escainça eta sacrificio, eta edocein gauça bekatuaren gatic eta hobenaren gatic niri bihurcen dena, eta sainduren saindu erorcen, çu. rea içanen da eta çure semeena.
10 Sainduteguian janen duçu: bakarric guiçonquiec janen dute hartaric, çuretzat delacotz berecia.
11 Bainan Israelgo semeec botuz eman eta escaini picainac eman darozquitzuet çuri eta çure seme alabei bethico çucenetan: çure etchecoric xahu denac jan beça hequietaric.
12 Hoberen den gucia oliotic, eta arnotic, eta oguitic, picainetaco Jaunari escaincen den gucia, çuri eman darotzut.
13 Lurrac sorcen dituen fruitu gucien picainac, eta Jaunari ekarriac direnac, çuretzat erorico dira: çure etchecoric xahu denac hequietaric jan beça.
14 Israelgo semeec botu ariaz niri emanen darotetan gucia çurea da.
15 Edocein haraguiren sabeletic lehenic ilkitzen den cein-nahi, Jaunari escaincen diotena, içan dadien guiçonetaric edo aciendetaric, çure çuceneco içanen da: haletan bizquitartean non guiçonaren lehen-sorthuarençat onhetsico baituçu balioa, eta berrerosaraciren baitituçu lohi diren abere guciac,