1 Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen huneletan:
2 Hau da bitimaren ceremonia Jaunac eçarri duena. Israelgo semeei mana çoçuete erakar deçaçuten adin ederreco behi bat, gorrasta, bairic batere gabea eta uztarria erabili ez duena.
3 Eta emanen dioçuete Eleaçar apheçari, ceinac, campetaric eramanic, imolatuco baitu gucien aitzinean:
4 Eta erhia haren odolean bustiric, çazpi aldiz eguinen du ihinztadura tabernacleco athearen parrean.