15 Estalguiric içanen ez duen uncia eta gainetic lothu gabea, lohi içanen da.
16 Baldin norbaitec campoan uquitu badu berceec hilicaco edo berenez hil den guiçon baten gorphutza, edo haren heçur bat, edo hobia, lohi gueldituco da çazpi egunez.
17 Eta hartuco dute bekatuarençat errericaco behiaren hautsetaric, eta hequien gainera ur bicia ixurico dute unci batera:
18 Eta xahu den guiçon batec hartan hisopoa busti ondoan, hartaz ihinztatuco ditu olha eta tresna guciac, eta kutsu mota hortaz lohituac diren guiçonac:
19 Eta horreletan xahuac lohia xahutuco du hirugarren eta çazpigarren egunean: eta çazpigarren egunean xahutua içan denac, garbituco ditu bere gorphutza eta bere soinecoac, eta lohi içanen da arrats arteo.
20 Baldin norbait horrelaco moldez xahutua içan ez bada, haren bicia galduco da baldarnaren erditic: ceren Jaunaren sainduteguia kutsatu baitu, eta xahupeneco uraz ez baita ihinztatua içatu.
21 Manamendu hau içanen da bethi gucian legue. Urezco ihinztadura eguin duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac. Edoceinec uqui deçan xahupeneco ura, arrats arteo tohi içanen da.