4 Eta erhia haren odolean bustiric, çazpi aldiz eguinen du ihinztadura tabernacleco athearen parrean.
5 Eta oroc ikusten dutela, behia erreco du, surat emanic hala larrua, eta haraguiac, nola odola eta ongarria.
6 Apheçac behia erretzen duen garrera arthiquico du cedro egurra ere, hisopoa eta escarlata bietan thindatua.
7 Eta azquenecotz, bere soinecoac eta gorphutza garbitu ondoan, campetara sarthuco da eta arrats arteo kutsatua gueldituco da.
8 Behia erre duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac eta gorphutza, eta arrats arteo lohi içanen da,
9 Eta xahu den guiçon batec bilduco ditu behiaren hautsac, eta arthiquico ditu campez haindian toqui guciz xahu batera, Israelgo seme guciec çain ditzatençat ihinztatzeco urarençat, behia bekatuarençat errea içan delacotz.
10 Eta behiaren hautsac eraman cituenac garbitu dituzqueenean bere soinecoac, arrats arteo lohi içanen da. Israelgo semeec eta hequien artean dauden arrotzec manamendu hau saindu iduquico du bethico çucenez.