7 Eta azquenecotz, bere soinecoac eta gorphutza garbitu ondoan, campetara sarthuco da eta arrats arteo kutsatua gueldituco da.
8 Behia erre duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac eta gorphutza, eta arrats arteo lohi içanen da,
9 Eta xahu den guiçon batec bilduco ditu behiaren hautsac, eta arthiquico ditu campez haindian toqui guciz xahu batera, Israelgo seme guciec çain ditzatençat ihinztatzeco urarençat, behia bekatuarençat errea içan delacotz.
10 Eta behiaren hautsac eraman cituenac garbitu dituzqueenean bere soinecoac, arrats arteo lohi içanen da. Israelgo semeec eta hequien artean dauden arrotzec manamendu hau saindu iduquico du bethico çucenez.
11 Guiçon hila uquitu duqueena, eta horren gatic çazpi egunez lohi içanen dena
12 Ur hartaric ihinztatuco dute hirugarren eta çazpigarren egunean, eta hola xahu eguinen da. Baldin hirugarren egunean ihinztatua içan ez bada, çazpigarrenean ecin xahutuco da.
13 Edoceinec guiçon baten hiliquia uquitu duenac, eta nahasteca hartaz ihinztatu içatu ez denac, kutsatuco du Jaunaren tabernaclea, eta Israeldic galduco da: xahupeneco uraz ihinztatua ez dena, lohi içanen, eta bere lohitasuna bere gainean egonen çaio.