1 Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, erraten ciotelaric:
2 Israelgo semeac batasuneco tabernaclearen inguruan campatuco dira, cein beren andanetan, eçagutgailuca, banderaca eta ahaidegoen etcheca.
3 Judac iguzqui-sorthaldera landatuco ditu bere olhac, bere armadaco araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari içarien da Nahason, Aminadaben semea.
4 Eta haren odoleco guerla-guiçonen molço gucia helcen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara.
5 Haren aldean campatuco dira Isacarren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Nathanael, Suarren semea:
6 Eta hequietaco guerla-guiçonen andana gucia helcen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara.