26 Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hirur hogoi eta bi mila eta çazpi ehunetara.
27 Haren aldean jarrico dituzte olhac Aserren leinucoec, ceinen aitzindari içanen baita Pheguiel, Ocranen semea:
28 Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta bat mila eta borz ehunetara.
29 Nefthaliren leinuco semeen aitzindari içanen da Ahira, Enanen semea:
30 Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehunetara.
31 Danen campetaco kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hamaçazpi mila eta sei ehunetara: eta azquenic ilkico dira.
32 Israelgo semeen armada hori, andanaca berecia, cein bere etche eta ahaidegoaren arabera, igaiten cen sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamarretara.