29 Nefthaliren leinuco semeen aitzindari içanen da Ahira, Enanen semea:
30 Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehunetara.
31 Danen campetaco kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hamaçazpi mila eta sei ehunetara: eta azquenic ilkico dira.
32 Israelgo semeen armada hori, andanaca berecia, cein bere etche eta ahaidegoaren arabera, igaiten cen sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamarretara.
33 Lebitarrac ordean etziren Israelgo semeen artean kondatuac içan: Jaunac ecen hala manatu cioen Moisi.
34 Eta Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera. Campatu ciren cein beren andanetan, eta bideari eman familiaca eta beren aiten etcheca.