9 Moisec hartu çuen beraz Jaunaren aitzinean cen cigorra, manatua içan citzaioen beçala;
10 Eta ostea bilaraciric harriaren aitzinera, erran cioeten: Adi çaçue, guiçon makur eta sinhetsgaitzac: çuei harri huntaric ura atheraco ahal içanen othe dugu?
11 Eta Moisec escua alchaturic, bi aldiz harria jo çuen cigorraz, eta ur nasaienac jauci ciren, halaco moldez non populuac edan ahal içan baitzuen eta abereec ere bai.
12 Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Ceren ez darotaçuen sinheste eman, ene sainduesteco Israelgo semeen aitzinean, ez dituçue populu hauquiec sarraracico emanen diotedan lurrean.
13 Hura da jaçargoaco ura, Israelgo semeec Jaunari jaçarri cioten lekuan, eta non sainduetsia içan baitzen hequien baithan.
14 Bizquitartean Moisec Edomeco erregueri Cadesetic mandatariac igorri ciozcan erratera: Hau gaztiatzen darotzu çure anaia Israelec: Badaquiçu cer lanac atzeman gaituen gu;
15 Nola gure aitac jautsi içan ciren Eguiptora, nola han egotu garen asco urthez, eta atsecabeztatu gaituzten Eguiptoarrec gu eta gure aitac;