14 Hortaric da errana Jaunaren guerletaco liburuan: Nola eguin baitu itsaso Gorrian, hala eguinen du Arnongo errequetan.
15 Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan.
16 Toqui hartaric lekora aguertu cen putzua, ceintaz Jaunac erran baitzioen Moisi: Bilaraz çaçu populua eta emanen diot ura.
17 Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten:
18 Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;
19 Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;
20 Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.