17 Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten:
18 Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;
19 Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;
20 Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.
21 Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric:
22 Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo.
23 Hunec etzuen nahi içan Israel utzi bere eremuetaric iragaitera: eta guehiago dena, armada bat bilduric, bidera atheratu cen mortura, Jasara ethorri eta Israeli gudu eman.