18 Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;
19 Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;
20 Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.
21 Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric:
22 Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo.
23 Hunec etzuen nahi içan Israel utzi bere eremuetaric iragaitera: eta guehiago dena, armada bat bilduric, bidera atheratu cen mortura, Jasara ethorri eta Israeli gudu eman.
24 Israelec iragan çuen ezpataren ahoan, eta haren lurraz nausitu cen Arnonetic Jeboqueraino eta Amonen semeen eremuraino: ecen Amontarren mugac gogorqui çainduac ciren.