2 Bainan Israelec botu hartuz Jaunaren alderat, erran çuen: Baldin populu hori ene escuetara ematen baduçu, herrautsico ditut horren hiriac.
3 Jaunac aithor eman cioeten Israelen othoitzei, escuetara eman cioenen Cananearra; eta hura hilic, Israelec herrautsi cituen haren hiriac; eta leku hura deithu çuen Horma, erran nahi da anathema.
4 Guero abiatu ciren Horreco menditic itsaso Gorrira daraman bideaz, Edomen lurraren ingurua eguiteco. Eta populua unhatzen hasi cen bideaz eta nekeaz.
5 Eta Jaincoaren eta Moisen contra minçatuz, erran çuen: Certaco ilkiaraci gaituçu Eguiptotic, mortuan hilcera? Oguia escas da, uric ez da; jan ahul hunec goiti eraguiten dio gure barneari.
6 Horren gatic populuaren gainera igorri cituen sugue sudun batzuec, ceinec ascori eman çauri eta heriotzeen gatic
7 Moisen gana ethorri ciren, eta erran cioten: Bekatu eguin dugu, ceren garen minçatu Jaunaren eta çure contra: othoitz eguioçu sugueac ken ditzan gu ganic. Moisec populuarençat othoitz eguin çuen,
8 Eta Jaunac erran cioen: Eguiçu cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçar çaçu: uquitua denac beguiratzen badio, bicico da.