9 Moisec eguin çuen beraz cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçarri çuen: asiquiac cirenec hari beguiratzen bacioten, sendatuac ciren.
10 Israelgo semeac bideari emanic, campatu ciren Obothen.
11 Handic ilkiric, campac landatu cituzten Jeabarimen, Moabi beguiratzen duen mortuan, iguzquico ephaitza alderat.
12 Eta handic higuituric, ethorri ciren Çaredeco errecara,
13 Ceina utziric, campatu ciren Arnonen parrean, hura baita mortuan, eta Amorhearren muguetan alchatzen baita: ecen Arnon da Moaben mugan, Moabitarrac eta Amorhearrac berezten dituelaric.
14 Hortaric da errana Jaunaren guerletaco liburuan: Nola eguin baitu itsaso Gorrian, hala eguinen du Arnongo errequetan.
15 Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan.