1 Eta handic goanic, campatu ciren Moaben celhaietan, non Jordanez haindian jarria baita Jerico.
2 Bainan Balaquec, Sephorren semeac, ikustenez Israelec Amorhearrari eguin ciozcan guciac,
3 Eta Moabitarrac haren beldur handi cirela, eta ecin jasanen çutela haren oldarra,
4 Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben.
5 Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.
6 Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna.