11 Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.
12 Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita.
13 Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea.
14 Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin.
15 Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;
16 Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera:
17 Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.