15 Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;
16 Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera:
17 Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.
18 Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco.
19 Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac.
20 Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc.
21 Balaam jaiqui cen goicean, eta bere asto urrixari harbalda eçarriric, goan cen mandatariequin.