17 Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.
18 Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco.
19 Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac.
20 Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc.
21 Balaam jaiqui cen goicean, eta bere asto urrixari harbalda eçarriric, goan cen mandatariequin.
22 Eta Jaincoa hasarretu cen. Eta Jaunaren ainguerua aitzinean jarri citzaioen bidean Balaami, ceina asto gainean jarria baitzen, eta bi sehi bacituen berequin.
23 Astoac ainguerua bidean xutic ikustenez, ezpata buluciric çaioela, baztertu cen bidetic, eta larretic cihoan. Nola Balaamec jotzen baitzuen eta nahi baitzuen bidera bihurraraci,