25 Hura ikustearequin astoa harrasiari josi cen, eta bizcarrean jarria çuenaren çangoa harrascatu çuen. Balaamec aldiz berritan jotzen çuen.
26 Bizquitartean ainguerua toqui hersi batera goanic, ceinetan ecin hauts baitzitaqueen ez escuin ez ezquer, astoari bidean jarri citzaioen.
27 Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac.
28 Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia.
29 Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco!
30 Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.
31 Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic.