26 Bizquitartean ainguerua toqui hersi batera goanic, ceinetan ecin hauts baitzitaqueen ez escuin ez ezquer, astoari bidean jarri citzaioen.
27 Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac.
28 Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia.
29 Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco!
30 Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.
31 Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic.
32 Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana.