5 Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.
6 Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna.
7 Moabeco eta Madiango çaharrenac goan ciren, escuetan çutela aztiaren saria. Eta Balaamen gana heldu içan cirenean, eta Balaquen solas guciac heldu ciozcatenean,
8 Balaamec ihardetsi cioeten: Çaudezte hemen gau huntan, eta ihardetsico darotzuet Jaunac erranen darotan gucia. Guelditu ciren Balaamen baithan Jaincoa ethorri cen, eta erran cioen:
9 Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec?
10 Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,
11 Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.