9 Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec?
10 Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,
11 Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.
12 Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita.
13 Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea.
14 Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin.
15 Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;