10 Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri.
11 Eta Balaquec erran cioen Balaami: Cer hari çare hola? Deithu çaitut ene etsaien madaricatzera: eta çuc aitzitic benedicatzen ditutzu.
12 Hunec ihardetsi cioen: Berceric erran othe deçaquet, ecenez Jaunac manatua?
13 Balaquec erran cioen beraz: Çato enequin berce toqui batera, nondic-ere ikusico baituçu Israelen pharte bat, eta gucia ecin ikusiren ahal baituçu: handic madarica çaçu.
14 Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric,
15 Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo.
16 Eta Jauna atheratu citzaioenean, ahoan solasa eçarriric, erran cioen: Bihur hadi Balaquen gana eta hori erroc.