12 Hunec ihardetsi cioen: Berceric erran othe deçaquet, ecenez Jaunac manatua?
13 Balaquec erran cioen beraz: Çato enequin berce toqui batera, nondic-ere ikusico baituçu Israelen pharte bat, eta gucia ecin ikusiren ahal baituçu: handic madarica çaçu.
14 Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric,
15 Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo.
16 Eta Jauna atheratu citzaioenean, ahoan solasa eçarriric, erran cioen: Bihur hadi Balaquen gana eta hori erroc.
17 Itzuliric atzeman çuen Balac xutic bere holocaustaren aldean, eta Moabitarretaco buruçaguiac harequin. Balaquec erran cioen: Cer erran darotzu Jaunac?
18 Eta hunec bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Çaude xutic, Balac, eta beharria emaçu; adi çaçu Sephorren semea.