14 Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric,
15 Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo.
16 Eta Jauna atheratu citzaioenean, ahoan solasa eçarriric, erran cioen: Bihur hadi Balaquen gana eta hori erroc.
17 Itzuliric atzeman çuen Balac xutic bere holocaustaren aldean, eta Moabitarretaco buruçaguiac harequin. Balaquec erran cioen: Cer erran darotzu Jaunac?
18 Eta hunec bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Çaude xutic, Balac, eta beharria emaçu; adi çaçu Sephorren semea.
19 Jaincoa ez da guiçona beçala gueçurrez minçatzeco, ez-eta guiçasemea beçala aldaca haritzeco. Erran du bada, eta ez othe du eguinen? minçatu da, eta ez othe du betheco?
20 Benedicatzera erakarria naiz; ez dut benedicionearen debecatzeco ahalic.