20 Benedicatzera erakarria naiz; ez dut benedicionearen debecatzeco ahalic.
21 Ez da jaincorderic Jacob baithan, eta ez da jaincoaiçun itchurapenic ikusten Israel baithan. Haren Jainco Jauna harequin da, eta haren baithan dira erregueren garhaiciaco otsac.
22 Jaincoac hura erakarri du Eguiptotic; haren indarra da errinoceroarena beçala.
23 Ez da asmu-atheratzaileric Jacob baithan, ez-eta aztiric Israel baithan. Bere orduan erranen çaioete Jacobi eta Israeli cer eguin duqueen Jaincoac.
24 Huna populua lehoin urrixa beçala jaiquico dena eta lehoin orotsa beçala xutituco dena: harrapaquina iretsi arteo ez da etzanen, eta hil dituenen odola edanen du.
25 Eta Balaami erran cioen Balaquec: Etzaçula ez madarica, ez benedica.
26 Eta Balaamec ihardetsi çuen: Ez othe darotzut erran Jaunac manatuco çaroan gucia eguinen nuela?