3 Eta Balaamec erran cioen Balaqui: Çaude aphur bat çure holocaustaren ondoan goan nadien arteo heian Jauna ethorrico çaroan, eta cer-ere manatuco baitarot, hura çuri erran deçaçudançat.
4 Eta arin goan cen ondoan, Jaincoa ethorri citzaioen. Balaam minçatu citzaioen eta erran cioen: Çazpi aldare alchatu ditut, eta aratche eta ahari bana gainean eçarri diozcatet.
5 Bainan Jaunac solasa eçarri çuen haren ahoan, eta erran cioen: Balaquen gana bihur hadi, eta hori erranen dioc.
6 Itzuli cenean, Balac kausitu çuen bere holocaustaren ondoan, eta Moabitarren buruçagui guciac harequin.
7 Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel.
8 Nola madaricaturen dut Jaincoac madaricatu ez duena? Nolaz burhocaturen dut Jaunac burhocatzen ez duena?
9 Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen.