4 Eta arin goan cen ondoan, Jaincoa ethorri citzaioen. Balaam minçatu citzaioen eta erran cioen: Çazpi aldare alchatu ditut, eta aratche eta ahari bana gainean eçarri diozcatet.
5 Bainan Jaunac solasa eçarri çuen haren ahoan, eta erran cioen: Balaquen gana bihur hadi, eta hori erranen dioc.
6 Itzuli cenean, Balac kausitu çuen bere holocaustaren ondoan, eta Moabitarren buruçagui guciac harequin.
7 Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel.
8 Nola madaricaturen dut Jaincoac madaricatu ez duena? Nolaz burhocaturen dut Jaunac burhocatzen ez duena?
9 Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen.
10 Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri.