10 Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu:
11 Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu.
12 Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei:
13 Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?
14 Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan.
15 Berriz profeta-minçoa harturic, erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia tapatua duen guiçonac;
16 Dio Jaincoaren solasen ençuleac, Guciz-Goraren gogoa eçagutzen duenac, Guciz-Ahaldunaren aguerpenac ikusten dituenac, beguiac idequi çaizcoenac erorcean: