13 Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?
14 Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan.
15 Berriz profeta-minçoa harturic, erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia tapatua duen guiçonac;
16 Dio Jaincoaren solasen ençuleac, Guciz-Goraren gogoa eçagutzen duenac, Guciz-Ahaldunaren aguerpenac ikusten dituenac, beguiac idequi çaizcoenac erorcean:
17 Ikusiren dut hura, bainan ez orai; beguira egonen natzaio, bainan ez laster. Içar bat ilkico da Jacoben ganic eta aldasca bat atheratuco da Israelen ganic; eta joco ditu Moaben aitzindariac, eta larrutuco Sethen seme guciac.
18 Idumea harena içanen da; Seirren lurra bere etsaien escuetara erorico da: eta Israelec indar handia eguinen du.
19 Jacoben ganic atheratuco da nausi jarrico dena, eta hiriaren ondarrac xahutuco dituena.