20 Eta Amalec ikustearequin, Balaamec profeta-minçoa hartuz, erran çuen: Amalec jendaien buruçaguia, ceina azquenean galduco baita.
21 Cinearra ere ikusi çuen: eta profeta-minçoa harturic erran çuen: Eguiaz hazcarra duc hire egonlekua: bainan harcadian eçarri baduc ere hire ohancea,
22 Eta Cinen odoletic hautatua bahaiz ere, cembat iraunen ahal duc? ecen Asurrec harturen hau.
23 Eta profeta-minçoa harturic, berriz minçatu cen: Ai! nor bicico da, Jaincoac horiec eguinen dituenean?
24 Uncitan ethorrico dira Italiatic, Asiriarrac garhaituco dituzte, eta Hebrearrac larruturic eçarrico.
25 Guero Balaam jaiqui cen, eta bere herrirat itzuli. Balac ere ethorri bideaz bihurtu cen.