6 Haran oihansuac iduri, baratze urztatuac hibaien bazterretan beçala, Jaunac landatu olhac beçala, cedroac ur-heguietan iduri.
7 Ura turrustan jautsico da horren suilatic, eta horren hacia berhatuco da hibai handiac beçala. Horren erregue iraicia içanen da Agaguen gatic, eta kenduco diote erreinua.
8 Jaincoac ilkiaraci du Eguiptotic haina hura, ceinaren indarra baita errinoceroarena iduri. Iretsiac içanen dira haren etsai diren jendaiac, hequien heçurrac hautsiac içanen dira, eta gueciz cilhatuac.
9 Etzanic lo dago lehoin orotsa beçala eta lehoin urrixa iduri ceinaren atzarcera nihor ez baita ausartatuco. Çu benedicatzen çaituena, bera ere benedicatua içanen da: madaricatzen çaituena, madaricatutzat ekarrico da.
10 Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu:
11 Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu.
12 Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei: