8 Jaincoac ilkiaraci du Eguiptotic haina hura, ceinaren indarra baita errinoceroarena iduri. Iretsiac içanen dira haren etsai diren jendaiac, hequien heçurrac hautsiac içanen dira, eta gueciz cilhatuac.
9 Etzanic lo dago lehoin orotsa beçala eta lehoin urrixa iduri ceinaren atzarcera nihor ez baita ausartatuco. Çu benedicatzen çaituena, bera ere benedicatua içanen da: madaricatzen çaituena, madaricatutzat ekarrico da.
10 Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu:
11 Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu.
12 Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei:
13 Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?
14 Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan.