2 Athera çaçue cembat diren Israelgo seme guciac, hogoi urthetaric eta goiti, etcheca eta beren ahaidegoca, guerlara goan ditazqueen guciac.
3 Hargatic Moise eta Eleaçar apheça Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean, minçatu ciren,
4 Jaunac manatu beçala, hogoi urthe eta goiticoei, ceinen nombrea hau baita:
5 Erruben Israelen seme çaharrena; hunen semea Henoc, ceinaren ganic Henoctarren familia; eta Phalu, ceinaren ganic Phalutarren familia:
6 Eta Hefron, ceinaren ganic Hefrontarren familia; eta Carmi ceinaren ganic Carmitarren familia.
7 Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
8 Phaluren semea Eliab.