3 Hargatic Moise eta Eleaçar apheça Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean, minçatu ciren,
4 Jaunac manatu beçala, hogoi urthe eta goiticoei, ceinen nombrea hau baita:
5 Erruben Israelen seme çaharrena; hunen semea Henoc, ceinaren ganic Henoctarren familia; eta Phalu, ceinaren ganic Phalutarren familia:
6 Eta Hefron, ceinaren ganic Hefrontarren familia; eta Carmi ceinaren ganic Carmitarren familia.
7 Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
8 Phaluren semea Eliab.
9 Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean: