46 Sara cen Aserren alabaren icena.
47 Horiec dira Aserrenganicaco ahaidegoac, eta hequien nombrea berrogoi eta hama hirur mila eta laur ehun.
48 Nefthaliren semeac beren ahaidegoca: Jesiel, ceina ganic Jesieltarren familia; Guni, ceina ganic Gunitarren familia;
49 Jefer, ceina ganic Jefertarren familia; Selem ceina ganic Selemtarren familia.
50 Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun.
51 Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
52 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: