5 Erruben Israelen seme çaharrena; hunen semea Henoc, ceinaren ganic Henoctarren familia; eta Phalu, ceinaren ganic Phalutarren familia:
6 Eta Hefron, ceinaren ganic Hefrontarren familia; eta Carmi ceinaren ganic Carmitarren familia.
7 Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
8 Phaluren semea Eliab.
9 Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean:
10 Eta lurrac ahoa idequiz iretsi çuen Core, asco hilcen cirelaric, suac berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon erre cituenean. Eta sendagaila handi bat guerthatu cen,
11 Non Core galcean, haren semeac ez baitziren galdu.