50 Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun.
51 Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
52 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
53 Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca.
54 Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera:
55 Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei
56 Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec.