51 Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
52 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
53 Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca.
54 Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera:
55 Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei
56 Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec.
57 Halaber hau da Lebiren semeen nombrea beren familiaca: Jerson, ceina ganic Jersondarren familia; Caath, ceina ganic Caatharren familia; Merari, ceina ganic Meraritarren familia.