58 Hauquiec dira Lebiren familiac: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Coreren familia. Bada, Caathec içatu çuen Amram,
59 Ceinac emaztetzat içatu baitzuen Jocabed, Lebiren alaba, Eguipton sorthu citzaioena. Hunec eman ciozcan Amram bere senharrari haurrac, Moise eta Aaron, eta Maria hequien arreba.
60 Aaronen ganic atheratu ciren Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar,
61 Ceinetaric Nadab eta Abiu hil baitzuen, su atzea Jaunaren aitzinean escaini çutenean.
62 Eta kondatuac içan ciren guciac helcen ciren hogoi eta hirur mila guiçonquietara, hilabethe batetacoac eta goiticoac: ecen etziren kondatuac içatu Israelgo semeen artean, eta etzitzaioeten berceequin lurric eman.
63 Hori da Israelgo semeen nombre Moisec eta Eleaçar apheçac atheratua Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoren parrean.
64 Hequien artean etzen batere içatu Moisec eta Aaronec lehenago Sinaico mortuan kondatu cituztenetaric.