13 Eta hura ikusi duqueçunean, çu ere çure populura goanen çare, çure anaia Aaron goan içan den beçala:
14 Ceren damu eguin darotaçuen Sineco mortuan, populuaren jaçargoco orduan, eta haren aitzinean ez nauçuen sainduetsi nahi içatu uren gainean: hequiec dira Jaçargoaco urac Cadesen, Sineco mortuan.
15 Moisec ihardetsi cioen:
16 Jaunac, guiçon gucien izpirituetaco Jaincoac berez beça populu hunen buruçagui içateco,
17 Hauquien aitzinean ilkico eta sarthuco ahal içanen dena, hauquiec ilkiaracico eta bihurraracico dituena, beldurrez-eta Jaunaren populua içan dadien ardi arçain gabeac iduri.
18 Eta Jaunac erran cioen: Har çaçu Josue Nunen semea, guiçon bat ceinaren baithan baita Izpiritua, eta haren gainean eçar çatzu escuac.
19 Emanen da Eleaçar apheçaren eta populu guciaren aitzinean,